XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Apari guzia izan zan gaztaiñak eta esnea.
Artu zuen apalondoan Martolok eskuan liburu zartxo bat, eta irakurri zuen:
- Zer dezu liburu ori Martolo?.
- Au da, Don Kaskar, gure bizitzaren erdia, beiñ baiño geiagotan oeratu gera, urrengo goizeko gosaria non izango degun jakiñ gabe, baiño ez eskatu gabe eguneroko ogia; eta ala, gosea zer dan oraindik eztakigu, bada nunbaitik ere beti, zor edo lor, inguratu degu.
Ondoren irakurri zuen:
- Egi au ondo ezagutu degu, Don Kaskar - esan zuen Martolok.
- Oraindik eztakigu zer dan senar-emazteen arteko aserrea.
Urrena irakurri zuen:
- Au ere egi aundia da - esan zuen Martolok -, eta bedorrek ikusi duen ezkero gure pobreza maian, ikusi beza ere gure alegria.
- Ia, Patxi - esan zion semeari -, artu dultzaiña, ta atera izkotzu ots batzuek.